| urtarrilak 29 |
|
Adolfo Suárez presidenteak dimititu zuen. Egun horretan bertan ETAm-k Lemoizko (Bizkaia) Zentral Nuklearreko ingeniari-burua José Mª Ryan bahitu zuen. ETAm-ren eskakizunak betetzeko epea otsailaren 6an amaitzen zen.
|
| otsailak 3 |
|
Espainiako errege-erregina estreinakoz etorri ziren Euskal Herrira, bidaia ofizialean.
|
| otsailak 4 |
Espainiako errege-erregina Gernikako Batzar Etxera joan ziren eta, bertan, Herri Batasuna legebiltzar taldeak bere haserrea adierazi zien.
Poliziak Joxe Arregi Madrilgo Komandoko ETAkidea atxilotu zuen. Ziegatako galdeketak hasi ziren.
|
| otsailak 5 |
|
Euskadin manifestazio jendetsuak egin ziren, ETAm-k José Mª Ryan aske utzi zezan eskatzeko.
|
| otsailak 6 |
|
Bahiketatik zortzi egunetara José Mª Ryan-en gorpua agertu zen Zaratamon (Bizkaia)
|
| otsailak 7 |
Ryan-en heriotzaren ondoren, gaitzespeneko eta atsekabezko adierazpen ugari izan ziren. DEIA egunkariak lehenaldiz “hilketa” hitza darabil ETAren ekintza batez hitz egitean.
José Mª Ryan-en hileta, Abandoko San Bizente elizan.
|
| otsailak 9 |
|
Greba orokorra eta manifestazio jendetsua Bilbon, José Mª Ryan-en omenez.
|
| otsailak 10 |
|
Iberduerok Lemoizko (Bizkaia) Zentral Nuklearreko lanak geldiarazi zituen.
|
| otsailak 12 |
Eusko Legebiltzarrak berriz lanari ekin ziezaiola eskatu zion Iberduerori.
Joxe Arregi Carabanchel Espetxeko Ospitalera eraman zuten.
|
| otsailak 13 |
Joxe Arregi hil zen, jasandako torturen ondorioz.
Carabanchel-eko hiru presok gutun bat idatzi zuten, torturak eta Arregiren azken egunetako egoera larria salatzeko.
Eusko Legebiltzarrean jarduna eten egin zen, Arregiren heriotzaren ondorioz.
|
| otsailak 14 |
|
Sindikatuek eta alderdi politikoek Joxe Arregiren heriotza gaitzesteko greba orokorra eta manifestazio handia egitera deitu zituzten herritarrak.
|
| otsailak 15 |
|
EGIN egunkariak Carabanchel-eko preso politikoek idatzitako gutuna argitaratu zuen lehen orrialdean.
|
| otsailak 16 |
|
Joxe Arregiren hileta.
|
| otsailak 20 |
Madril. Calvo Sotelok ez zuen gobernu espainiarreko presidente izateko behar zuen gehiengo osoa lortu.
ETAm-k Austriako, Uruguaiko eta El Salvadorreko ohorezko kontsulak bahitu zituen.
|
| otsailak 22 |
|
Leioan (Bizkaia) egindako biltzarrean, ETApm-ri babesa ematen zion Euskadiko Ezkerra alderdi politikoak su-etena iragartzeko eskatu zien ETAren bi adarrei, hau da, adar politikoari eta militarrari.
|
| otsailak 23 |
|
Madril. Calvo Sotelo presidente izendatzeko bigarren bozketa. Estatu-kolpe saiakera. Antonio Tejero teniente koronela indarrez sartu zen Diputatuen Kongresuan.
|
| otsailak 24 |
|
Madril. Erregea estatu-kolpearen kontra agertu zen mezu batean.
|
| otsailak 25 |
|
Madril. Leopoldo Calvo Sotelo presidente izendatzeko inbestidura-ekitaldia.
|
| otsailak 27 |
|
Demokraziaren aldeko manifestazio jendetsuak.
|
| otsailak 28 |
|
ETA pm-k su-etena iragarri zuen eta bahitutako kontsulak aske utzi.
|