español  |  euskera  |  français  |  english 
 sarrera  |  laburpena  |  elkarrizketak  |  kronologia  |  fitxa teknikoa 
LABURPENA
Urtarrilaren 29an, hain zuzen ere, Adolfo Suárez gobernu espainiarreko presidenteak dimititu zuen egunean, ETAm-k José María Ryan Lemoizko Zentral Nuklearreko ingeniari-burua bahitu zuen. Otsailaren 6an Ryan-en gorpua agertu zen, izan ere, egun hartan ETAm-ren eskakizunak betetzeko epea amaitzen baitzen, hau da, zentral nuklearra eraisteko epea. Bi egun lehe-nago, otsailaren 4an, Espainiako Erregea Euskadira estreinakoz etorri zen eta herri-tarrek euren haserrea adierazi zioten. Egun horretan bertan poliziak Joxe Arregi Izagi-rre Madril komandoko ETAkidea atxilotu zuen. Handik bederatzi egunetara, otsaila-ren 13an, Carabanchel Espetxeko Ospita-lean hil zen, Segurtasuneko Zuzendaritza Nagusian (DGSn) jasandako torturengatik. Ryan-en eta Arregiren heriotzen ondorioz, hainbat manifestazio eta greba antolatu ziren Euskadi osoan zehar.

Aste latz hauen ostean, otsailaren 23ko (O-23ko) gertaerak izan ziren. Estatu-kolpearen ondorioz, beldurra azaleratu zen berriro eta politikari nagusiak mobilizatu ziren. Otsailak, ordea, ustekabe gehiago zekartzan. Izan ere, otsailaren 28an, ETA pm-k su-etena iragarri zuen, urtebete ge-roago behin-betiko su-eten bilakatu zena.

25 urte geroago, HIL BELTZA dokumentalak 1981eko otsaileko gertaerak ekarriko ditu gogora, ikerketa eginez eta protagonisten testigantzak bilduz. Nolabait esateko, oroitzapena berreskuratuko du, gertaera haien guztien arrazoien inguruan galdetuz eta ondorioak aztertuz.
 K 2000ren eta ETBren produkzioa | email: comercial@K2000.com | ©2006 K 2000 S.A.